OSASUNTSU EGON
Zer arraio da ?
«Mintzatu aurretik apur bat pentsatuko bazenu, ez zenituzke hainbeste txorakeriarik esango.»
Hauxe da, gutxi gorabehera, Moshe Feldenkrais-ek esan zuena egun batez, medikuz betetako gela baten aurrean, galdera xume baina harrigarri bat egin ondoren: «Zer da osasuna?»
(Nire oroitzapena inperfektua izan daiteke, baina esaldi horrek nahikoa markatu ninduen beraz uste dut bere hitzetatik aski hurbil naizela)
Itxuraz agerikoa den galdera honen erantzuna dirudiena baino konplexuagoa izaten da askotan.
Osasuna ≠ gaixotasunik eza
Gehienetan, osasuntsu egoteak "gaixorik ez egotea" esan nahi duela uste dugu.
Baina benetan hain sinpliea al da?
👉 Katarroa hartzen badut, horrek esan nahi al du ez naizela osasuntsu egongo katarroa joan arte?
Erantzuna EZ da.
Osasuna eta gaixotasuna ez dira kontrajarriak
Gaixo izateak ez du esan nahi osasuna galtzen duzunik. Gaixotasunean, zure gorputzak duen erreakzioa da gakoa.
Osasuna shock baten ondoren zure gorputzak berreskuratu eta orekatzeko duen gaitasuna da, gaixotasun bat, lesio bat edo estres emozional bat izan.
Osasuna ez da bizitzako kolpeak saihestea, horiek jasateko gai den gorputza izatea baizik, egokitzeko eta azkar berreskuratzeko.
Osasun onean banago, aiseago sendatuko naiz shock honetatik osasun txarrean banago baino.
Gaixotzeak ez nau osasun txarradun pertsona bilakatzen.
Beraz, osasuna edozein shocketatik berreskuratzeko gorputzak duen gaitasuna da.
Hau da, hain zuzen ere, Feldenkrais metodoaren bidez egiten duguna.
Ez dut agintzen kolperik gabeko mundurik.
Ez da horrelakorik existitzen eta ez dut magiarik egiten gainera.
Egia esateko, ez zait interesatzen ere, beharra dugula sinetsita bainago.
Nire laguntzarekin, bizitzako kolpeetatik berreskuratzeko duzun gaitasun naturala eta abiadura hobetzen ditut, zure osasuna hobetzen da ikaskuntza kontzientearen bidez.
👉 Gehiago jakiteko idatzi DM-ez edo pausatu zure galdera iruzkinetan.
👉 Ados ez bazaude, eztabaida eraikitzaileak ongi etorriak dira. Eraikitzaileak ez direnak ere: nire kontaktuetan garbiketa egiten laguntzen didate.
Comments