Ez errepikatu, ez errepikatu, ez errepikatu...
Gaur, gure praktikaren funtsezko alderdi bat argitu nahiko nuke: “errepikapenaren” pertzepzioa.
Askok pausatu didazue galdera hau: errepikatu behar al dut ikasgai hau?
Feldenkrais metodoan, mugimendu bat errepikatzea ez da gure helburua.
Beste diziplina batzuetan ikasitakoaren kontrakoa dirudi, baina arrazoi sendoak daude horretarako.
Gure nerbio-sistemak zerbait berria, harrigarria, interesgarria edo dibertigarria denean ikasten du hobekien.
Ikaskuntza optimizatu egiten da engaiatuta gaudenean eta jakin-mina dugunean.
Norbaitek azalduko al die hori Hezkuntza administrazioei?
Ez, ez ditut irakasleak kritikatzen, hezkuntza sistema “bakarrik”. Utzi bakean irakasleak eta haien oporrak, gehienek azala uzten dute haien eginkizunean!
Baina gaiaz kanpo naiz... edo ez…
Funtsezkoa da ulertzea mugimenduak errepikatzen ditugula badirudi ere, exekuzio bakoitza bakarra dela.
Asmoa mugimenduaren kalitatean dugu, kantitatean baino.
Mugimendu bat egiten dugun bakoitzean, ikuspegi berri batekin egiten dugu, mugimendu horren alderdi ezberdinei erreparatuz.
Esate baterako, arnasteko moduari arreta emanez, edota gure gorputzeko atal ezberdinek duten elkarreraginari, mugitzeko dugun jariakortasuna eta erraztasunari, etab.
Ñabardura horiek arakatzerakoan, ez gara soilik mugimendu bat errepikatzen ari, aldi bakoitzean zerbait berria ikasteko eta aurkitzeko asmoa baitugu.
Honek gure gorputzaren eta mugimendu ohituren ulermen sakonagoa ahalbidetzen du.
"Errepikapen" bakoitza esploratzeko eta ikasteko aukera berri bat da.
Laburbilduz, Feldenkrais metodoan, mugimenduak errepikatzen ditugu ez gure muskuluan edo gure memorian grabatzeko, baizik eta autokontzientzia hobea garatzeko eta modu adimentsuago eta harmoniatsuago batean mugitzen ikasteko.
Helburu horrekin jarri nituen martxan mini-saioak: asteroko klaseen artean (edo bertaratu ezin direnentzako edo astirik ez dutenentzako) hainbat esperientzia eskaini nahi banituen, erronka berriei aurre egiteko, eta mugitzeko eta pentsatzeko bide berriak aztertzeko.
Baina, zergatik da "txarra" errepikatzea?
Ez nuke txarra denik esango.
Ulertu behar dugu mugimendu bat mekanikoki errepikatzen dugunean, gure mugimenduetan ager daitezkeen ñabardura berriak hautemateko gaitasuna mugatzen dugula, ez da aurkikuntza berririk gure kontzientzian, eredu ezagunetara mugatzen baikara.
Gainera, monotonia ekar dezake, asperdura, nerbio-sistemak esperientziatik lor dezakeen ikasketa zailduz.
Jakina, ikasgai jakin batek oihartzun handia badu zuregan, edo gehiago arakatzeko beharra sentitzen baduzu, librea zara berrikusteko.
Moshe Feldenkrais-ek esan zuen bezala: “Zer egiten ari zaren baldin badakizu, nahi duzuna egin dezakezu”.
Ikasgai baten errepikapen bakoitza alderdi berriak aztertzeko, mugimenduarekin jolasteko eta posibilitate berriak ezagutzeko aukera da.
Erreparatu sentsazio berriei, mugimenduaren aldaera sotilei eta ikasgaiarekin elkarreragiteko modu desberdinei.
Moshe Feldenkrais-i buruzko pasadizo bat partekatu nahiko nuke, ikuspegi hori ondo ilustratzen duena.
Feldenkraisek arratsaldero ikasgai bat praktikatzen zuen.
Hurrengo goizean, gaueko loaren ondotik, ikasgai horren zenbait atal berrikusten zituen, mugimendu batzuk aztertuz.
Adibide hau ez da zehatz-mehatz errepikatu beharreko eredua, adibide soila bat baizik, metodoa eguneroko bizitzan nola txerta daitekeen uler dezazuen.
Era berean, ikasgairen bat edo ikasgaiaren zati txikiren bat burura etortzen bazaizu eta jakin-mina pizten badizu, ez duda!
Minutu batzuk nahikoak dira.
Aurkitu zure egiteko modua, motibatzen zaituen horri kasu eman.
Ez da etxerako lan bat, zure interesak gidatutako esplorazioa baizik.
Gogoratu gure nerbio-sistemak motibazioa eta konpromisoa behar dituela ikaskuntza benetan esanguratsua lortzeko.
Ikaskuntza sakonena, baliagarriena eta aberasgarriena, jakin-minak dakar.
Irekia egoteko, mugimenduekin jolasteko eta ikasgaiekin elkarreragiteko modu berriak aurkitzeko gaitasuna nahitaezkoa da.
Jolastu eta ondo pasa!
Laster arte,
Oharra: bai, badakit, ondo pasatzeko beste modu batzuk ezagutzen dituzula... Esploraziorako ardoa saihestea gomendatzen dizut hala ere, bestela mozkortuta egon beharko duzu ikaskuntza erabili ahal izateko berriz. Baina eragozpenik ez dago ikaskuntza berri bakoitza ardo baso batekin ospatzeko ( esplorazioaren ondoren), edota burbuila-bainu goxo batekin (ez sistematikoa, pentsatu planetari), engantxatuta zaituen serie horren kapitulu batekin edo ondo pasatzeari lotua duzun beste edozerekin. Nik uste dut hirurak egingo ditudala gaur, zure praktika hobeto ulertzen lagunduko dizun itxaropenez, idatzi dudan testu luze hau bukatu ondoren.
Comments