top of page
Séance Individuelle Feldenkrais

Beltzane Obanos

Feldenkrais irakaslea eta Finantza Trebatzailea

"Nire ustez, norbere burua ezagutzea pertsona batek egin dezakeen gauzarik garrantzitsuena da."

 

Moshe Feldenkrais

Feldenkrais eta Finantza Trebaketa

Nola ez dutela zerikusirik? Bai horixe! Gehiago jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen, interesgarria izango da eta!

Aldiz, aurrez murtxikatutako txio zalea bazara, ez du merezi irakurtzen segitzea, mamia maite dut nik!

 

Soilik hobekutza pertsonalean denbora pixka bat emateko prest dauden pertsonei zuzentzen natzaie, eta horretarako lehen urratsa informatzea da.

Finantza trebakuntzan dudan esperientzia zabala, finantzak orekatzeko  zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago, diru sarrera edozein dela ereberen finantza-proiektuak modu erraz eta eraginkorrean gauzatzen lagunduz. Familiei ere laguntza ematen diet seme-alaben finantza-heziketan.

Feldenkrais gorputzean hobeto sentitu nahi duten pertsonei dago zuzenduta, minik gabe mugitu nahi dutenei eta jarrera txarrarekin edo mugimendu ziurgabeekin lotutako traba txiki eta errepikakorrak saihestu nahi dituztenei. 

Egoera hauetako batean edo hainbatetan bazaude, leku egokian zaude. Hori aldatzen lagun zaitzaket. Egin klik hasi nahi duzun arloan eta erreserbatu azkar ebaluazio hitzordua.

 

Oraindik ziur ez badakizu zein den zuretzat zerbitzurik egokiena, jarraitu irakurtzen. Eguneko zereginen zerrendan 'irakurketa' marratu ahal izango duzu behintzat!

Ongizatea Feldenkrais

Feldenkrais
Metodoa

Askotan gure gorputza eranskin bat bezala tratatzen dugu, baita mina edota sentimendu negatiboak eragiten dizkigun etsai gisa. Alta, gure gorputza gara eta bakarra dugu bizitza osorako. Nola da posible hain gutxi ezagutzea?

 

Feldenkrais Metodoa ez da soilik mugimendu teknika bat. Zure buruarekin berriro konektatzeko gonbidapena da, gihar bakoitzak, artikulazio bakoitzak kontatu behar diguna entzuteko eta ulertzeko. Mugimenduak arakatzeko eta fintzeko aukera eskaintzen dizu, eguneroko bizitzan jariakortasuna, erraztasuna eta ongizatea aurkitzeko aukera emanez.

 

Mugimendutik haratago, norberaren bilaketa bat da, gorputz-adimen loturaren esplorazio sakona. Zure gorputzarekin, hau da, zure buruarekin, elkarrizketa isil hori ezagutzeko jakin-mina al duzu?

Finantza
Trebaketa

Finantza trebaketa ez da zenbakietara eta banku-kontuetara mugatzen: zure asmoetan, ametsetan eta balioetan sakontzeko murgilketa bat da.

 

Eta horretarako, ez duzu kontabilitate aditua edo Excel maisua izan behar; behar den trebetasun bakarra amets egiteko gaitasuna da. Zure bizi-helburuen kontzientzia hartuz, benetan nor zaren eta gehien nahi duzuna islatuko duen etorkizun finantzarioa eraiki dezakezu.

Elkarrekin, aurrekontuen kudeaketa baino haratago goaz. Zugan oinarritutako finantza-plan bat eraikiko dugu, non erabaki bakoitza zure nahiek eta asmoek gidatzen duten.

Zure diruak zutaz eta bizitzaz duzun ikuspegiaz agerraraz dezakeena ezagutzeko jakin-mina al duzu?

Familia zoriontsua

Hortaz ?

Lotura ikusten duzu ala ez? ez? Beraz, erantzun galdera sinple honi: zer mugiarazten duzu gehien zure egunerokotasunean?

 

Eta ez iezadazu esan "nire sakelako telefonoa", mugikorra mugitzeko gorputzeko zenbait atal erabiltzen baitituzu, gorputza da beraz mugitzen ari zarena! Eta dirua? Bera da sakelako telefonoa ordaindu duena, ezta?

 

Feldenkrais eta finantza trebaketa zuhaitz bereko bi adar bezalakoak dira. Bakoitzak eguneroko mugimenduen kontzientzia sakonago baterantz gidatzen gaitu: gure gorputzarenak eta gure diruarenak.

 

Usu pentsatu gabe eginak, gure kontzientzian sakonduz norabide eta zentzu argia eman diezaiekegu mugimendu hauei.

 

Intentzioz eta ulermenez jarduteko eta bizitzeko gonbidapena da, kontzientzia hartze globala.

Hemen esku hartzen dut nik: kontzientzia hartzen laguntzea da nire eginkizuna, Feldenkrais-ekin egindako mugimenduen bitartez edota finantza pertsonalak ardatz. Galdera hauxe da: nirekin esploratzeko prest al zaude?

 

Ez zenuen espero, ezta?!

*Feldenkrais metodoa Ahurtin, Bidaxunen eta linean & Finantza trebakuntza linean

Jarri nirekin harremanetan

Milesker zure mezuagatik!

bottom of page