ESKOLA
Zergatik aukeratu metodo hau?
Ohiko praktikarekin lor dezakezu:
Mugimendu
kontzientea:
Feldenkrais metodoaren muina mugimendu kontzientean oinarritzen da, bereziki grabitateari dagokionez. Gorputzaren kontzientzia areagotu honek, erraztasun eta eraginkortasun handiagoarekin mugitzeko aukera ematen du.
Eguneroko jardueren hobekuntza:
Lanerako, kirolerako edo aisialdirako, metodoak lesioak saihesten laguntzen dut, baita errendimendua eta bizitasuna areagotzen ere.
Errekuperatzea eta errehabilitazioa:
Lesioak, mina edo bestelako errekuperazio beharrak badituzu, Feldenkrais Metodoak berreskuratze azkarragoa eta naturalagoa sustatzen du.
Konfiantza eta norberaren irudia:
Zure gorputzaren irudia argituz eta zure autokontzientzia indartuz,zure gaitasunetan konfiantza berreskuratuko duzu, barne antolaketa optimizatu bati esker.
Garapen pertsonala eta sormena:
Metodoak ohituren aldaketa positiboa bultzatzen dut, sormena suspertuz. Norberaren adierazpena hobetzen du, asmoak ekintza konkretu bihurtuz.
MOSHE FELDENKRAIS
Metodo iraultzaile baten sortzailea
Feldenkrais Metodoak bere sortzailearen izena hartzen du, Moshe Feldenkrais (1904-1984).
Ukrainan jaio zen 1904ean, Moshe Feldenkrais, Israelgo fisikari eta ingeniaria. Arte martzialekiko grina, hamalau urterekin Europa oinez zeharkatu ondoren jaio zitzaion, Palestinan.
1929an Pariseko Sorbona unibertsitatera joan zen ikasketak bukatzera, eta bertan ingeniari titulua eta fisikan doktoretza lortu zituen. Bertan Jigoro Kano ezagutu zuen eta honi esker judoa deskubritu zuen.
Bigarren Mundu Gerran Britainiar Almirantetzako lanean ari zela,belauneko lesio zahar batek bere mugimenduak eta ohiturak berrikustera behartu zuen. Ebakuntza kirurgikoak inolako bermerik eskaintzen ez zionez, autoerrehabilitaziorako tekniken esplorazio sakon batean murgildu zen.
Ikerketa hau izango da Feldenkrais metodoaren oinarria. 1951n hasi zen metodoa irakasten.
1984an Tel Aviven hil zen arte, Feldenkraisek bere bizitza metodoa munduan zehar partekatzen eta irakasten pasa zuen, kontinente guztietako bizitzak ukituz.
Arte martzialak, Feldenkrais eta Ni:
Istorio mugitua!
2003: Arte martzialen munduan burua sartu nuen, kolpe, erorketa eta saihesteen artean. Tai-chi-chuan, Kickboxing eta Shotokan Karatearen ondoren, Yoseikan Budoa bihurtu zen nire unibertso.
2015: Paisaia aldaketa.Ahizpak, hemiplegia izan arren, Feldenkrais Metodoa praktikatzen hasi zen. Berak aipatu zidan metodoa lehen aldikoz. Beretzako ez zen irtenbide miragarri bat, beren mugimendu eta posturetan aldaketa nabaria eragin zuen metodoa baizik. Bere baitan ukan zuen eragina ikusita, berehala piztu zitzaidan interesa. Eta, bistan dena, burubelarri sartu nintzen!
2016: Pasio berri honek bultzatuta, Feldenkrais Institutuan izena eman nuen. Lau urteko formazioan murgildu nintzen, metodoaren profesionala izateko. Metodo hau munduarekin partekatzeko prest eta gogotsu amaitu nituen ikasketak.
Gaur egun: Yoseikan Budoa nire bihotzean badirau, Feldenkrais Metodoa nire eguneroko praktikaren erdigunea dago. Arte martzialetan ikasitakoek oihartzuna dute nire Feldenkrais metodoaren irakaskuntzan. Espero dut nirekin bat egingo duzuela bidaia honetan!
TALDE KURTSOAK
Asteko ordutegia
*Egun edota ordutegi hauek egoki ez bazaizkizu, jarri harremanetan nirekin.